XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Instituzionalizatze prozesuak ezin izan zuen aurrerago egin eta finantziazioa subentzioen bidean jarraitu zuen Lode legeak agindu bezala, 1986. urtean Euskadiko Komunitate Autonomoko ikastolak ikastetxe pribatuaren kontsideraziopean administraritzarekin hezkuntz kontzertuak sinatu artean.

Honela justifikatzen da kontzertuak arautzen duen dekretuaren sarreran berauen zioa: Euskal-Herriko Autonomia Elkarteko hezkuntza sistemaren barruan, Euskal-Herriak bere historian zehar sortutako ikastolek zernolako propioak dituen hezkuntza modelo bat eratu dute eta euskararen garapenarako ezinbesteko eragina izan dute.

Horietariko askok, ikastegi publikoa izateko borondatea azaldu dute espreski.

Administraritza Publikoak ikastola hauen titularitatea formalki bereganatu dezan arte eta Euskal Legebiltzarraren lege baten eremu barruan izan dezaketen berezitasunen kaltetan gabe, dekreto honen bidez onartzen diren itun arauez baliatu ahal izango dute ikastola horiek.

Kontzertuen filosofia ikastoletan irakaskuntza dohainik eskeini ahal izatea bada ere (Administraritzarekin itune plenoa izenpetu dezaten ikastegiek itunearen gai diren irakaskuntzak dohan eman beharko dituzte 24. artik.), ikastolei euskaraz irakasten ari diren ikastetxe pribatuei besteko laguntza ekonomiko ematea arautzen duen itun honek ez du ikastolen kosto errealei aurre egiteko heineko laguntza ematen.

1987.eko abenduko akordio politikoaren bitartez Ikastolak eta Eskola Publikoak biltzeko legea deiturikoa onetsi zuen Legebiltzarrak, zeinaren bitartez Ikastolak Euskal Herri-Eskolan benetan elkartzeko aintzin-urrats gisa, horietako bakoitzarekin, Hezkuntz, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren bidez, ituneak izenpetzeko gaitasuna ematen zaio Euskal-Herriko Autonomia Elkarteko Arduralaritza (1. atala).

Honen ondoren Hezkuntza Sailak eta Ikastolen arteko komenio partikularrak sinatu dira 1989.eko maiatzean, komenio batzu non argi azaltzen baita harik eta Euskal Eskola Publikoaren legea onartu arte, automatikoki urtero luzatuz, ikastolek ikastegi publikoen besteko laguntza ekonomikoa izango dutela honako atal hauetan: langilegoaren kosto erreala, ondasun mugiezin eta ekipamendurako horniketa, funtzionaketa, garraio eta jantokiaren kostoak.

Honetaz aparte zorren kargak leporatzeko hitza ere ematen du Jaurlaritzak.

Komenioak sinatu ondoren ere irakaskuntza punblikoaren geroaren normalitzatze bide horretan mogimendu ezberdinak egin dira bai ikastoletan baita administraritzan ere.

Ikastolak ere bere aldetik Euskal Eskolaren proiektoari azken ikutuak ematen ari dira, eta bestetik, Hezkuntza Sailak lege zirriborro bat aurkeztu zuen Euskadiko Kontseilu Eskolarraren baitan eztabaida zedin.